admin

Eleizbarrutiko 15 lagun Gorren Pastoraltzaren topaketan

Gotzainen Batzarreko Gorren pastoraltzarako saileko arduraduna dan Jose Vilaplana Huelvako gotzaina buru dala ospatu izan dan topaketan 200 gor inguruk parte hartu dau.
Topaketaren amaieran, “bat egiteko, otoitz egiteko, heziketarako eta ospakizunerako” egunak izan dirala nabarmendu dau Sergio Buizak. Ekitaldi honetako hitzorduko unerik nagusienetakoa Juan Jose Santos Pulidoren abadegintza izan da. Honegaz, lau dira, gaur egun, abade gorrak Espainian.

15 personas de la Diócesis en el encuentro de Pastoral del Sordo

En el encuentro, en el que también ha tomado parte el obispo de Huelva, mons. José Vilaplana, responsable de la pastoral del Sordo de la Conferencia Episcopal, han participado más de 300 personas sordas.
Al término del encuentro, Sergio Buiza destaca que han resultado unos días "de encuentro, oración, formación y celebración”. Uno de los momentos centrales de la cita de esta edición ha sido la ordenación sacerdotal del que es el cuarto sacerdote sordo en España: Juan José Santos Pulido.

Santiago Apostoluaren omenezko kontzertu bi katedralean

Gaur arratsaldez, 19:30etan, Patxi García Garmilla organistaren emonaldia izango da –Bachi buruzko kontzertua (kontzertu-moldeak)-, eta bihar, barikua, uztailak 22, Katedraleko Musika-kaperak (abesbatza, eskolania eta orkestra), Faureren ‘Requiem’ dalakoa interpretatuko dau.
Kontzertu bia Santiago egunaren –uztailaren 25ean da- bezperan ospatuko dira. Bilboko zaindariaren omenezko meza nagusia datorren astelehenez ospatuko da eguerdiko 12:00etan.
Bilbao izan zan lehenengoetako uriburua Santiago bere zaindari izendatzen eta berari eskaini eutsan eleiza nagusia, Bilboko Katedrala, XIV. Gizaldiaren azkenean eraiki zana estilo gotikoan eta Alde Zaharraren bihotzean dagoana. Eraikinak hiru nabe ditu triforio eta girolagaz eta edertasun handiko klaustroa. Torrea eta fatxada nagusia gero gehitu jakozan eta estilo neoklasikokoak dira.