Ereño eta Bermeoko Mikel Goiaingeruaren elizak barriro zabalik

Obrak egiteko bederatzi hilabete itxita egon ondoren, bihar, irailak 29, Ereñoko Mikel Goiaingeruaren elizea barriro zabalduko da. Eguerdiko 12:00etan mezea ospatuko da, Martin Larrauri parrokoa buru dala eta eskualdeko abade batzuek alkar-mezea emongo dabela.

Azken hilabeteetan lanak egiten dihardue, 2004.eko abenduaren 25eko gauean bobedako harri haundi bat jausi zalako eliza barrura, kalte haundiak eraginez eta, ondorioz, ezinbestekoa izan zalako elizea ixtea konponketak burutzeko. Teilatu barria egin jako elizeari eta bobeda konpondu da eta, nahiz eta oraindik obrak guztiz amaitu barik egon, bederatzi hilabeteren ostean, Mikel Goiaingerua zaindariaren egunean, elizea barriro zabalduko da.

     Beste alde batetik, Bermeoko Mikel Goiaingerua ermita ere barriro zabalduko da, teilatuan, kanpoaldeko fatxadetan, elizpeko zoruan eta argiztapenean konponketa batzuk egin eta pintaketa lanak burutu ondoren. Elizbarrutiaz gain, Bermeoko udalak ere esku hartu dau, Urremendi alkartearen bidez, finantzaketan, eta ez da falta izan inguruko eliztarren diru-laguntzarik. Udalak, bere aldetik, diru-laguntzaz gain, laguntza teknikoa ere eskeini deutso Gotzaitegiko Higiezinen sailari. Bihar, eguena, eguerdiko hamabi eta erdietan izango da elizkizuna ermita honetan.