Onartu da 2016-2017 ekiturterako jardunaldien egutegia

Urriaren 2an Diakonotzaren eguna ospatuko da, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta; urriaren 23an, DOMUND eguna; azaroaren 6an, Gizakia Helbururi eskainitako jardunaldia, azaroaren 10ean, Oroimenaren eguna, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak (Bakea eta Adiskidetzea) suspertuta eta azaroaren 13an, Eleizbarrutiaren eguna. Abenduan, jardunaldi honeek izango dira: hilaren 8an, Seminarioaren eguna; hilaren 18an, Caritasen Gabonetako kanpaina eta hilaren 30ean, Familiaren eguna.
2017
2017.eko urtarrilaren 1ean, urteko lehen egunean, bakearen aldeko munduko otoitz eguna ospatuko da. Urtarrilean baita be, Kristinauen Batasunaren aldeko Otoitz astea (18-25), Migrazinoen Munduko eguna (15) eta Ume misiolarien jardunaldia (22) ospatuko dira.
Otsailean, lekaide eta lekaimeek biziera sagaratuaren eguna ospatuko dabe, hilaren 2an. Otsailaren 11n, Gaixoaren munduko jardunaldia ospatuko da eta otsailaren 12a Esku Elkartuak erakundeak suspertzen dauan gosearen aurkako kanpainari eskainiko jako (borondatezko barau eguna otsailaren 10a, barikua).
Martxoaren 4an, Bake eta Adiskidetzearen aldeko jardunaldia ospatuko da; martxoaren 19an, Eleizbarrutietako Misinoen eguna ospatzen da gure Eleizbarrutian eta martxoaren 25ean, Biziaren aldeko jardunaldia izango da.
Apirilaren 2an ospatuko da Caritasen beste kanpaina bat eta apirilaren 14an, Bariku Santuz, aita santuaren ardurapeko kolekta leku santuen alde. Apirilaren 30an egingo da zerga izendapenari buruzko jardunaldi informatiboa.
Maiatzaren 7an, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz jardunaldia eta Sorterriko bokazinoen jardunaldia ospatuko dira, izan be, igaztik aurrera, egun berean ospatzen dira.
Maiatzaren 21ean, Gaixoaren pazkoa ospatuko da; maiatzaren 28an, Gizarte Komunikabideen Munduko jardunaldia. Eta ekainean, hilaren 4an, Ekintza Katolikuaren eta Laikoen Apostolutzaren eguna (Mendekoste); hilaren 11n, ‘Pro Orantibus’ klausurako ordenen eguna; hilaren 18an, Corpus Christi (Maitasunaren eguna) eta hilaren 29an, kursoko azken jardunaldia, Aita Santuaren eguna.