Eleizbarrutiko 15 lagun Gorren Pastoraltzaren topaketan

Gotzainen Batzarreko Gorren pastoraltzarako saileko arduraduna dan Jose Vilaplana Huelvako gotzaina buru dala ospatu izan dan topaketan 200 gor inguruk parte hartu dau.
Topaketaren amaieran, “bat egiteko, otoitz egiteko, heziketarako eta ospakizunerako” egunak izan dirala nabarmendu dau Sergio Buizak. Ekitaldi honetako hitzorduko unerik nagusienetakoa Juan Jose Santos Pulidoren abadegintza izan da. Honegaz, lau dira, gaur egun, abade gorrak Espainian.