Karmeneko Amaren eguna

Santurtzin be, eguerdiko 12:00etan da Meza Nagusia eta, beste urte batez, gaur arratsaldeko 18:00etan ospatuko dan itsas prozesinoa da jaietako jarduerarik nagusienetakoa.
Ohitura honen hastapenak 1907an kokatzen dira. Amabirjinaren eskulturak 130 kilo inguru pisatzen dau eta 10 lagunen artean eroaten dabe. Santurtziko arrantzaleei Gorka Deuna parrokiatik ateraten dabe Amabirjinaren irudia eta, agintariak, dantza taldeak, musika bandak eta makina bat eleiztar lagun dabela arrantza porturaino eroaten dabe, itsasontzian sartu eta itsaroratzeko. Amabirjinak, dotore apaindutako itsasontziez inguratuta, Abrarantz joten dau eta han arrantza lan gogorretan hildako arrantzaleen aldeko lora eskaintza egiten da. Ondoren, barriro be lurrean, dantza taldeek Santurtziko sardina-saltzaileengan irudikatutako emakumea omentzeko dan dantza tradizionala dantzatzen dabe.
Armintzan eta Plentzian be itsas prozesinoa egingo dabe 18:00etan eta lora eskaintza egingo deutse Gaztelugatxeko San Joan inguruan urperatuta dagoan Amabirjinari. Goizeko 10:30etan, hainbat itsasontzi aterako da Bermeoko portutik eta Gaztelugatxeko San Joan parera heltzean, urpekariak urperatzea egingo dabe eta lorak ipiniko deutsez Amabirjinari.