Arratsaldez ospatuko da Begoñako Basilikan On Karmelo Etxenagusia gotzainaren aldeko hileta elizkizuna

Atzo arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera makina bat lagunek bisitatu dau Begoñako Gogarte Etxean jarrita dagoan hil-kapera, on Karmelo agurtzeko. Hil-kapera gaur goizean ere 10:00etatik 13:00ra zabalik egongo da eta orain arte euskal eta bizkaitar bizitza publikoko pertsona eta kongregazino erlijioso desbardinetako kidea ugari izan da bertan.
Orain dala 53 urte abade eta orain dala 13 urte gozain egin zan Begoñako Basilikan izango da hileta elizkizuna. Ez dau erretiroaz gozatzeko astirik izan, otsailean itzi ebalako bere kargua, abade lez, sekula ez zala jubilatuko ondotxo baekian ere. Karmelo Etxenagusiak ez eban mitra eta distirarik bilatu, baekialako karguak, gaur egun, kargak dirana eta ez ohore barregarriak. Bere buruaz, sentibera, lotsatia, tratu errezekoa zala esan eban eta lagunen arteko zintzotasun eta leialtasuna altxor paregabetzat eukan.
Atzo hil zan 76 urteko zala, 50 urtetik gora abade lez eta hamahiru urte gotzain lez emonda eta herri bateko abade, Iurreta bere jaioterria lako herri bateko abade itzatea gustatuko zitzakion.