Kalean da maiatzeko ‘Alkarren Barri’ aldizkaria

“Comunicación/Alkarren Barri” aldizkariak elizbarrutiko barriak jasoten ditu, esate baterako, Elizbarrutiko Pastoral Kontseilu barriaren eraketea joan dan apirilaren 16an, Gorka Deuna eguneko ospakizunak eta bakearen aldeko ibilaldia IV. eta V. bikaritzek antolatuta. Gotzainak, aldizkariagaz daukan hileroko hitzorduan pazko aldiaren inguruan jarduten dau. Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Egitasmoari eskainitako atalean, bestalde, ospitaletako kapilautzen gaia jorratzen da, horretan jarduten dabenen testigantzak aurkeztuz.
Alkarrizketei jagokenez, Elizbarrutian aspalditik laguntzen diharduan eta 1987tik aurrera Ekonomia Gaietarako Batzordeko kide dan Ramon Benguriari egiten jako bat. Aldizkarikoek Otxarkoaga ikastegiko arduradunekin be hitz egin dabe, Familiartekotasunaz arduratzen dan Enpresa lez ziurtagiria jaso dauala-ta. Azkenik, gure Elizbarrutian, hogeigarren urteurrena bete dauan Langile Pastoraltzarako idazkaritzako kiderik esanguratsuenetakoa dan Roman Bilbao alkarrizketatu dabe.
Aldizkariaren 186. alean beste gai batzuk be jasoten dira, besteak beste: Diman A. Lino Akesolori egin jakon omenaldia bere jaiotzaren mendeurrenean eta Kurutzearen Alaben 150. urteurrena Santurtzin. Harpidedun egiteko (urtean 16 €) edo informazino gehiago jasoteko, komunikabideetarako ordezkaritzara jo: komunika@bizkeliza.org edo 94 466 79 33.