14.900 euro inguru egitasmo solidarioetarako

Krisiak Begoñako azoka solidarioan be eragina izan dau. Aurton, iaz baino 2.700 euro gitxiago batu dira. Dana dala, azoka abenduaren 10etik zabalik euki daben boluntarioak pozik dagoz jenteak erakutsi dauan alkartasunagaitik. “Gauza asko ekarri deuskue eta bilketa txikiagoa izan bada be, garrantzitsua da dirua batzea, behartsuenei bialtzeko”.
Hamalau mila eta bederatzirehun euro inguru batu dabez, 3.000 inguru dohaintzen bidez. “Arlo honetan bee karpenak txikiagoak izan dira, iaz 4.269 euro batu genduzalako”, Mari Carmen Pradera boluntarioetako batek adierazo deuskunez.
Emakume boluntario honeek gogotsu eta pozik dagoz baina, beste behin be, erreleboa eskatzen dabe. “Nagusitzen ari gara”, dino, jenteari “Eliza osoari jagokun” egitasmo solidario honetan parte hartzeko dei egiten deutsan bitartean.