Hirugarren adinekoentzako pastoralgintza suspertzen daben jubilatu eta nagusien mobimentuko berrehun lagun baino gehiago batu zan atzo Bilbon eben hitzorduan.
On Mario Izeta gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia San Felicisimo parrokian izan zan eta, ostean, partaideak Artxandara joan ziran bazkaltzera.
‘Vida Ascendente’ deritxan mobimentua Parisen sortu zan berrogeta hamarreko hamarkadan eta munduko 44 herrialde ingurutan hedatuta dago. Gure eleizbarrutian, ‘Bizian gora’ deitzen da mobimentu hau eta 1.300 kide inguru daukaz, 130 taldetan banatuta.
Guillermo Aparicio presidenteak be parte hartu eban topaketan. Atzokoa lako hitzorduetan bizi izaten daben giro ona nabarmendu eban eta dei egin eutsen nagusiei mobimentuan parte hartu daien, Jainkoaren esperientzia “beste era batera” bizitzeaz gainera, aukera ederra dalako jente barria ezagutzeko. Izan be, esan ebanez, bakartadea da gure gizarteko “gatxik handiena”.