Kursoko lehenengo meza latinoamerikarra

Meza hau ospatzeko ekimena alkarte latinoamerikarrean sortu zan, Eukaristiaren inguruan alkartzeko, alkarbanatzeko, ospatzeko eta kristinau esperientzia bizitzeko beharrizana sumatu eta horretarako espazioa bilatzen ebalako.
Meza latinoamerikarra, azken batean, Eukaristia da, baina Latinoamerikatik datozan personen ohiturei hobeto moldatzen jakezan modu, era, erritmo eta denboragaz ospatzen da. Besteak beste, ekuadortarrak, kolonbiarrak, perutarrak, boliviarrak, txiletarrak, nikaraguarrak, paraguaiarrak eta mexikarrak batzen dira elizkizunean.