Bokazinoen aldeko eukaristia eta otoitzaldia katedralean

Gotzainak mezua idatzi deutse liturgi aldi honetan Elizbarrutiko kide guztiek, besteak beste, “Abendu aldi emonkorra” opatuz. “Ez deizuela itxaropena ostu!” goiburupean, Abendu aldia itxaropenezko aldia dala nabarmentzen dau. “Salbatuak gagoz itxaropenean” dino San Paulok (Erm 8, 24). “Benedikto XVI.a Aita Santuak –gogoratzen deusku on Mario Izeta gotzainak bere idazkian- Entziklika ederra idatzi eban gai honi buruz. Han gogoratzen euskunez, itxaropena estu lotuta dago fedeari. Hain zuzen be, Idazteuneko hainbat txataletan errealidade bi honeek bereiztu barik erabilten dira. Eta fede eta itxaropen hau salbamenari, berrerospenari, Jaungoikoak Beragaz bat eginik osotasuna jadetsi daigun emoten deuskun doeari esker lotuta dagoz”.